Munduko hizkuntzen amarauna
 
Aurkezpena
Munduko hizkuntzei buruzko txostena
Hizkuntzen datu-bilketa
Galdeketa bete
Berriak
Artikuluak
Europako hizkuntzak
Hizkuntzak eta Immigrazioa
Eztabaida-gunea

Sarrera
Estekak
Harremanetarako

Web gune honetako atal batzuetan Flash Player plug-ina instalaturik izatea beharrezkoa da.


EZTABAIDA-GUNEA : SARRERA

 

AMARAUNA eztabaida-guneak, UNESCO Etxeak sustatutako Munduko Hizkuntzei buruzko Txostena du aitzindari eta Eusko Jaurlaritzak babestutako egitasmoa da.

Ekimen honen helburu nagusia, iritzi publikoa sentsibilizatzea eta munduko hizkuntzak eta hizkuntza erkidegoen egoerarekin erlazionatuta dagoen informazioa zabaltzea da.

Internetek eskaintzen dizkigun aukerekin, munduko hizkuntzen erabileran, ikerketan eta politikan interesatuta daudenen artean hartu emana eta eztabaida bultzatu nahi da.

AMARAUNA eztabaida-guneak urtean gai bi argitaratuko ditu, lehenengo gaia 2004 urte hasieran aurkeztuko delarik.

Eztabaidaren egitura hau izango da:

  •  Batzorde Teknikoak eztabaidaren gai nagusia erabakiko du
  •  Aditu batek, gehienez 20.000 karakteretako testu bat idatziko du, edozein hizkuntzatan eta ingelesez. Testua hizkuntza bietan publikatuko da.
  •  Beste sei adituk, gehienez 5.000 karaktere dituen beste testu batekin erantzungo diote beraiek nahi duten hizkuntzatan eta ingelesez, beraien ikuspuntua emanez.
  •  AMARAUNA eztabaida-gunearen helburua, interesa duten pertsona guztien partehartzea sustatzea denez, eztabaidan partehartzea erraztuko da, bakoitzak bere ikuspuntua eman dezakeelarik. Hauek dira jarraitu beharreko baldintzak:
    • Ekarpena gaiarekin erlazionatua egotea
    • Pertsonen eta beraien iritzia errespetatzea
    • Testua gehienez 2000 karakteretakoa izatea

  •