Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Karatera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Karatarrak Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako erdi-mendebaldeko Akhvakh eskualdeko bederatzi herritan eta Khazavyurt eskualdeko herri baten bizi dira (ikus 12. mapa). Herri horretako baten izena Karata da, eta horretatik eratorri dira hizkuntzaren izena eta herritarrena.

Karateraz khkhiridi deitzen zaie herritarrei, eta khkhirlhi matsctshi hizkuntzari (Kolga eta beste 2001). Hizkuntza hau izendatzeko nazioartean erabiltzen den izenik hedatuena karata da, baina karatin, kirdi eta karatai ere deitzen zaio.

Karateraz hitz egiten dutenak 5.000 inguru dira (Grimes 2005). Gazteen eta umeen artean %50ek erabiltzen ei du jatorrizko hizkuntza. Horregatik, badirudi orain arte hizkuntza honek izan duen erabilera osoa higatzen ari dela bere gizartean, eta arriskuan egon daitekeela etorkizunean.

Hiztunek ez dute karatera idazteko erabiltzen, hezkuntzan eta administrazioan avareraz eta errusieraz baliatzen baitira.

Karatera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi