Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Istro-romaniera
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Istro-romaniera Kroaziako Istria penintsulako hizkuntzetakoa da. Gaur egun, istro-romanieraz Istriako ipar-ekialdean hitz egiten da, Zejane hirian eta inguruko herrixketan.

Informazio kontrajarria dago istro-romaniera hiztunei buruz; batzuek (Moreno Cabrera 2003) 100.000 hiztun direla esan arren, badirudi benetan 1.000 edo 1.500 inguru direla (Salminen 1999; Grimes 2005).      

Aditu batzuek istriera (ikus sarrera) eta istrio-romaniera bereizten ez dituzten arren, beste batzuek hizkuntza biak beregaintzat jotzen dituzte.

Istro-romanierak ez du inolako babesik Kroazian, eta galtzeko arrisku larrian dago. Grimesek (2005), esaterako, oso ume gutxik ikasten dutela dio, eta Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria izeneko txostenean (Salminen, Tapani (2005, 1999)) ere antzeko zerbait esaten da; gainera, txosten horretan ‘arrisku larrian’ dauden hizkuntzen artekoa dela baieztatzen da.

Nazioartean istro-romanierari istro-romanian esaten zaio. Gaztelaniaz istro-rumano deritzo.

Istro-romaniera hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Itxi