Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Istriera
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Istriera Kroaziako Istria penintsulako hizkuntza da. Alabaina, gaur egun penintsula horretako mendebaldeko Rovinj (Rovigno) eta Vodnjan (Dignano) hirietan baino ez da hitz egiten. Hiri horietan, guztira 1.000 lagunek, gutxi gorabehera, hitz egiten dute istrieraz (Grimes, 2000).

Jakitun askok ez dituzte istriera eta istro-romaniera bereizten, hizkuntza bakartzat hartzen dituzte (Moreno Cabrera 2003). Baina beste batzuk hizkuntza biak bereiztearen aldekoak dira; hala nola, Grimes (2005).

Istrierak gaur egungo Kroazian ez du inolako babesik. UNESCOren Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) txostenean esaten denaren arabera (Salminen, Tapani (2005, 1999)), istriera ‘arrisku larrian’ dauden hizkuntzetakoa da, beste arrazoi batzuen artean, ez dagoelako hizkuntza honetan hitz egiten duen umerik.

Nazioarteko izena istriot da. Gaztelaniaz istrio deitzen zaio.

Istriera hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Itxi