Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Islandiera
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Islandiera Islandia uharteko hizkuntza da. Bertako hizkuntza bakarra denez, biztanle guztiak mintzatzen dira islandieraz: 265.000 lagun, gutxi gorabehera.

Islandiako hizkuntza ofiziala izaki, bertako erakunde guztiek darabilte islandiera jarduera guztietan. Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako bat ere bada.

Islandiera hizkuntza indoeuroparra da, germaniar azpitaldekoa, eta horren baitan eskandinaviar adarrekoa, daniera, faroeera, norvegiera eta suedierarekin batera. Badirudi lehen islandiarrak IX. mendean heldu zirela bertara Norvegiatik, eta beren kulturarekin batera, hizkuntza ere eroan zutela. Gaur egun arte, lehen bizilagunen ondorengoak bizi dira bertan, eta hizkuntza gorde egin dute.

Nazioartean islandierari icelandic esaten zaio, baina bertokoek íslensk deitzen diote.

Islandiarrak oso kementsuak dira beren hizkuntzaren ‘garbitasuna’ jagoten. Hitz berriak sortzean, beti asmatzen dute isladieraren bidez sortutakoren bat, eta ingelesetik edo beste hizkuntzetatik etorritako maileguak baztertu egiten dituzte. Horrela, esaterako, telefonoa eta ordenagailua izendatzeko, sími eta tölva hitzak aukeratu dituzte, lehena ‘soka’ oinarritik jasoa, eta bigarrena ‘zenbaki’ oinarritik.
Itxi