Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Ingelesa
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Ingelesa Britainiar Uharteetako hizkuntza da, Britainia Handikoa zein Irlandakoa. Dena den, lurralde horietan badira beste zenbait hizkuntza ere. Erresuma Batuan hizkuntza ofizial bakarra da. Irlandan, ostera, koofizialetako bat da, gaelikoarekin batera. Horiez gain, Gibraltarreko hizkuntza ofiziala ere bada, eta Maltako ofizialetako bat, malterarekin batera.

Munduan zehar, ingelesa hainbat estatutako eta lurraldetako hizkuntza da, eta milioika dira ingeles-hiztunak. Txineraren ostean, hori da hizkuntzarik hedatuena. Gutxi gorabehera 377 milioi lagunek daukate ingelesa lehen hizkuntzatzat, baina 1.000 milioi lagunetik gora dira hizkuntza horretan hitz egiten dutenak.

Ingelesa hizkuntza indoeuroparra da, germaniar azpitaldekoa, alemana, alsaziera, daniera, faroeera, franciquera, frisiera, islandiera, luxenburgera, mochenoa, nederlandera, norvegiera, scotsera, suediera, yiddisha, walsera eta zinbrierarekin batera. Hizkuntza germaniarren artean mendebaldeko azpitaldean sartzen da, eta horren antzik handiena frisierak omen du (Price 2000).
Itxi