Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Hunzibera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Hunziberari deitzeko munduan zehar erabiltzen diren izenak hunzib, xunzal, khunzaly, khunzal, gunzeb, hunzal eta enzeb dira. Baina hunzibera izena hunzibtarrak bizi diren Hunzib herriaren izenetik dator; hizkuntzaren autoglotonimoa bezhkalas mits da.

Hunziberaz Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako hegoaldean hitz egiten da, Hunzib izeneko herrian eta inguruko herrixketan, Georgiako mugatik hur (ikus 12.mapa).

Grimesen (2000) arabera, 2.000 inguru dira hunzibera-hiztunak, baina Morózovak eta Yéschenkok (1999) 1.400 inguru soilik direla uste dute.

Hunzibera etxeko giroan baino ez da erabiltzen, hezkuntzan eta administrazioan errusiera eta avarera erabiltzen baita. Gainera, hunzibtarrek ez dute hunzibera idazteko erabiltzen.

Hunzibera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi