Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Hinukhera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Hinukhera hizkuntzari munduan barrena hinukh, hinux, ginukh, ginux eta, ginukhtsy deitzen zaio. Autoglotonimoa, aldiz, ginuzas mets da.

Hinukheraz Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikan, Tsunta eskualdeko Hinukh herrian, bizi direnek hitz egiten dute (ikus 12.mapa).

Hinukheraren egoera oso larria da. Gaur egun, 200 hiztun dituela uste da, Hinukh herriko %66, gutxi gorabehera. Bertako gazteen %50-60k hitz egiten dute hinukheraz. Ez da hizkuntza horretan idazten, eta ez da ez hezkuntzan ez administrazioan erabiltzen.

Hinukhera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi