Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Godoberiera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Godoberiera-hiztun gehienak Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikaren mendebalde menditsuan bizi dira, Botlikh eskualdeko Godoberi, Zibirhali eta Beledi herrietan, Txetxeniako mugatik hur (ikus 12. mapa).

Godoberieraz gijbdilhi mitstsi deritzote hizkuntzari. Nazioartean godoberi da izenik hedatuena, baina godoberin eta godhoveri ere esaten zaio.

Godoberiera batez ere etxean erabiltzen da, hezkuntzan eta administrazioan avarera eta errusiera dira-eta nagusi. Oraindik ez du idazkerarik, edo, hobeto esanda, hiztunek ez dute hizkuntza idatziz erabiltzen. Antza denez, 4.000 dira hiztunak (Morózova eta Yéschenko 1999).

Godoberiera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, hinukhera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi