Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Gaztelania
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Gaztelania edo gaztelera Espainiako hizkuntza ofiziala da. Bertan, 40 milioi hiztun inguru dauzka. Alabaina, munduan zehar 350 milioi lagunek hitz egiten dute gaztelaniaz, batez ere Amerikan.

Gaztelania hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, asturiera, galiziera, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala. Gaztelako Erresumako hizkuntza izatetik Espainiako hizkuntza ofiziala izatera iritsi zen, eta gero munduan zehar zabaldu, Amerikan, batez ere. Bertako hainbat estatutan ere ofiziala da.

XVIII. mendean Gaztelaniaren Errege Akademia sortu zen, eta ordutik aurrera, apurka-apurka, ortografiari, gramatikari nahiz hiztegiari buruzko arauak ezartzen jardun du. Halere, gaur egun, hizkuntza ofizialtzat daukan Amerikako estatu bakoitzak Gaztelaniaren Akademia bana du jardunean, eta batez ere bertako hiztegi bereziak jagoten ahalegintzen dira.

Hainbat estatutako hizkuntza ofiziala izanik, gaztelania arlo publikoko jarduera guztietan erabiltzen da. Gainera, munduko hizkuntzarik zabalduenetarikoa da, txineraren eta ingelesaren ostean.
Itxi