Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Galiziera
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Galiziera Espainiako ipar-mendebaldeko Galiziako hizkuntza da. Latinean du jatorria, eta bertako latinaren bilakaera dela esan daiteke. Gaur egun, Galizian hizkuntza bi hitz egiten dira: galiziera eta gaztelania. Lurraldeko bizilagunen %90ek ulertzen ei du galizieraz, eta %60k hitz egiten du hizkuntza horretan (Price 2000).

Galiziera hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera. Galiziak autonomia duenetik, hizkuntza hau hezkuntza-sisteman hedatu da. Beste horrenbeste esan daiteke, administrazioan eta hedabideetan egiten den erabilera dela-eta.

Galiziera oso gertu dago portugesetik. Aditu batzuen ustez, elkarrekiko ulergarritasuna %85ekoa da (Grimes 2005).

Galizieraz galego du izena hizkuntzak. Gaztelaniaz gallego esaten zaio, eta galician, berriz, ingelesez.

Galiziera hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.
Itxi