Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Friulera
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Friuleraz Italiako ipar-ekialdeko Friuli-Venezia-Giulia herrialde autonomoan eta Triesten hitz egiten da. Eslovenian eta Austrian ere mintzatzen da, Italiarekiko muga aldean. Guztira 600.000 dira friulera-hiztunak. 1. taulan, Italia aldeko eskualdeetan zenbat friulera-hiztun dagoen ikus daiteke :

Halere, friuleraren ezaguera galtzen ari dela esan daiteke, adinaren araberako gaitasunari begiratzen badiogu, behintzat: gazte gutxiagok (%67) dakite, zaharrek (%93) baino. Ikus 3. irudia.

Friulera ez da hizkuntza koofiziala Italian. Halere, Italiako legerian azken urteetan izandako aldaketek eremu publikoan erabiltzeko aukera eman dute. Hezkuntzan, friulera aukerakoa da 1950etik aurrera.

Wurmen (2001) arabera, hizkuntza hau arriskupean dago. Beste horrenbeste dio UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenak.

Friuleraz furlan deitzen zaie friulera-hiztunei. Nazioartean friulan deitzen zaio hizkuntzari, baina gaztelaniaz friulano.

Friulera hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, frantsesa, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Itxi