Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Frantsesa
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Frantsesa Frantziako hizkuntza ofizial bakarra da, baina ez Frantziako hizkuntza bakarra; Belgikan, Luxenburgon, Monakon eta Suitzan ere ofiziala da, eta, kolonizazioaren ondorioz, Europatik kanpo ere ofiziala da hainbat herrialdetan.

Frantses-hiztunak 57 milioi dira Frantzian, 4 milioi Belgikan, 1,3 milioi Suitzan, 275.000 Luxenburgon, 80.000 Italiako Aran haranean eta 20.000 Monakon. Ez da horien guztien lehen hizkuntza, luxenburgotarrena esaterako. Europatik kanpo, beste 50 milioi lagun mintzatzen da frantsesez, lehen hizkuntzatzat edo bigarren hizkuntzatzat erabilita. Frantsesa hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Frantsesa jatorriz latinetik jaio zen, gaur egun Frantzia deritzon estatuaren ipar-ekialdean, Paris inguruan. Ondoren, frantsesa Frantziako Erresumako hizkuntza bihurtu zen, eta horri esker Europan zehar eta munduan zehar zabaldu da.

Frantsesak badu aldaera estandarra, XVII. mendetik, 1635ean Frantses Akademia sortu zenetik, hain zuzen.

Itxi