Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Finlandiera edo suomiera
Familia: Uraldar hizkuntzak
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>
Finlandiera edo suomiera Finlandiako hizkuntza da. Finlandiera hizkuntza uraldarra da. Hizkuntza uraldarrak Europan eta Asian hitz egiten dira. Europan horietako makina bat dago; hala nola, estoniera, finlandiera, hungariera, ingriera, komiera, livera, livviera, ludiera, mariera, mokshera, samiera, udmurtera, vepera eta vodera. Finlandian 4.700.000 lagunek hitz egiten dute suomieraz, Suedian 200.000 lagunek, eta Errusian 17.000k. Finlandian suomiera hizkuntza ofiziala den aldetik, arlo publiko guztietan erabiltzen da; hala nola, hezkuntzan, osasun arloan, hedabideetan eta merkataritzan.

XIX. mendera arte, sei mendez Suediako Erresumaren mende izan zen bitartean, Finlandian suediera izan zen erakundeetako hizkuntza nagusia. Ondoren, Suediatik bereizi zenean, 1809. urtean, Errusiaren mende izan zen. Baina, 1863. urtean, Errusiako Alexander II.ak suediera eta suomiera izendatu zituen hizkuntza ofizial. 1919an Finlandiak independentzia eskuratu zuen. Orduan, erakunde publikoek suomieraren alde egin zuten, eta apurka-apurka, suomiera hizkuntza nagusia bihurtzea lortu zuten. Halere, suedieraz mintzatzen diren hiztun-taldeentzat Finlandiako legeek onura eta babes handiak aldarrikatzen dituzte.

Itxi