Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Faroeera
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Faroeera Danimarkako Faroe uharteetako hizkuntza da. Faroe uharteak Danimarkako eskualde autonomoa da 1948tik aurrera, eta horrek faroeeraren koofizialtasuna ekarri du lurraldera, besteak beste. Faroeera Faroe uharteen barruko hizkuntza dela esan daiteke, Estatuarekiko harremanak danieraz egiten direlarik.

Faroetarrak 45.000 inguru dira, eta hezkuntzan, administrazioan, egunkarietan, aldizkarietan, irratietan eta telebistan faroeera darabilte. Alabaina, faroetar guztiek danieraz ere badakite.

Faroeera hizkuntza germaniarren taldekoa da, IX. mendean Faroe uharteak kolonizatu zituzten gizon-emakumeen ondorengoa. Faroeera, hizkuntza indoeuroparra izaki, germaniar azpitaldeko iparrekoa da, daniera, islandiera, norvegiera eta suedierarekin batera.

Faroeeraz føroyskt deitzen zaio hizkuntzari, eta Føroyar lurraldeari. Nazioartean faroese da erabiltzen den izena.

UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenean, hizkuntza hau ez dagoela arriskuan esaten da.

Itxi