Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Estoniera
Familia: Uraldar hizkuntzak
Estoniera Estoniako hizkuntza ofiziala da 1918tik, independentzia lortu zuenetik. Halere, Bigarren Mundu Gerraren ostean, Sobietar Batasunak bereganatu zuen lurraldea, eta errusiera ezarri zuen hizkuntza ofizialtzat. Gaur egun, independentzia berreskuratu dutenetik, berriro da estoniera hizkuntza ofiziala. Estonian 963.000 lagunek dakite estonieraz, gutxi gorabehera. Baina Estoniatik kanpo ere badira estoniera-hiztunak Finlandian, Letonian eta Errusian, Estoniarekiko mugatik hur.

Estoniera hizkuntza uraldarra da. Hizkuntza uraldarrak Europan eta Asian hitz egiten dira. Europan makina bat dira; hala nola, erzyera, estoniera, finlandiera, hungariera, ingriera, komiera, komi-permyakera, livera, livviera, ludiera, mariera, mokshera, samiera, udmurtera, vepera eta vodera.

Estonieraz idazteko, alfabeto latindarra erabiltzen da gaur egun, eta horrela da lehen liburuak idatzi zirenetik, XVII. mendetik, alegia.

Estonian hizkuntza-gatazka bizi-bizirik dago gaur egun. Bertan, estoniera-hiztunez gain, errusieraz mintzatzen diren 400.000 lagunetik gora bizi dira. Horiek Sobietar Batasunaren garaian bertara bidalitako soldadu, funtzionario eta langile errusiarren ondorengoak dira. Gaur egungo gobernuak hiritartasuna emateko estonieraz jakitea eskatzen du, eta errusiera-hiztunek ez dute hori hain erraz lortzen.

Itxi