Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Esloveniera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Esloveniera Esloveniako hizkuntza ofiziala da. Eslovenian bertan, 1991ko erroldaren arabera, 1.727.000 lagun mintzatzen zen eslovenieraz.

Eslovenian, beraz, esloveniera arlo publikoko ohiko hizkuntza da, eta erabilera guztiz hedatuta dago hezkuntzan, administrazioan, merkataritzan eta hedabideetan.

Esloveniatik kanpo, inguruko zenbait lurraldetan ere badira esloveniera-hiztunak; hala nola, Austrian eta Italian. Austrian 30.000 inguru dira esloveniera-hiztunak, eta hegoaldeko Carinthia (Kärnten, eslovenieraz) eta Steiermark (Styria, eslovenieraz) eskualdeetan bizi dira. Carinthian, gainera, hizkuntza koofiziala da. Italian 100.000 inguru dira esloveniera-hiztunak, eta bereziki Trieste eta Gorizi eskualdeetan bizi dira, Esloveniarekiko mugatik hur. Italiako eskualde horietan eslovenierak erakunde publikoen babesa du, eta hezkuntzan 1961etik aurrera erabiltzen da. Esaterako, Trieste eskualdean, 1985ean 30 haurtzaindegik irakasten zuten eslovenieraz eta 409 ume zebiltzan bertan; lehen mailan  berriz, 38 eskolak irakasten zuten hizkuntza horretan, eta 982 ume biltzen zituzten. Gorizia eskualdean ere esloveniera 12 haurtzaindegitako hizkuntza da, eta bertan 252 haur ari dira; lehen mailan, berriz, 13 eskolatan darabilte 409 umek.

Eslovenierari nazioartean slovenian edo slovene deitzen zaio, baina hiztunek slovenscina esaten diote beren hizkuntzari.

Bestalde, esloveniera hizkuntza eslaviarra da, mendebaldeko azpitaldekoa, serbiera eta kroaziera bezala.

Itxi