Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Eslovakiera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Eslovakiera Eslovakiako hizkuntza ofiziala da. Bertan, 4.900.000 lagunek, gutxi gorabehera, hitz egiten dute. Eslovakiaren inguruko zenbait lurraldetan ere mintzatzen dira eslovakieraz; hala nola, Hungarian (11.000 inguru) eta Serbian (80.000 inguru). Azken estatu horretan, hizkuntza koofiziala da Vojovodine eskualdean (Grimes 2005). Eslovakian arlo publiko guztietan erabiltzen da; hala nola, hezkuntzan, hedabideetan, administrazioan edo merkataritzan. Eslovakieraz idazteko, alfabeto latindarra erabiltzen da gaur egun.

Eslovakiera hizkuntza indoeuroparra da, eslaviar adarrekoa, hain zuzen. Hizkuntza eslaviarrak Europan hitz egiten dira, batez ere. Hauek dira horietako batzuk: bielorrusiera, bosniera, bulgariera, errusiera, eslovakiera, kashubiera, kroaziera, mazedoniera, poloniera, pomakera, rutheniera, serbiera, sorbiera, txekiera eta ukrainera.

Itxi