Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Errumaniera
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>
Errumaniera Errumaniako hizkuntza ofizial bakarra da. Inguruko lurraldeetan ere mintzatzen da; hala nola, Hungarian (100.000 hiztun inguru), Serbian (200.000) eta Ukrainan (250.000). Gainera, askoren ustez, moldaviera errumanieraren aldaera da, eta beraz, halako iritzia dutenen arabera, Moldavian ere errumanieraz hitz egiten da (Grimes 2005). Errumanian, hezkuntzako, administrazioko, hedabideetako nahiz edozein arlo publikotako ohiko hizkuntza errumaniera da.

Errumaniera hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, aragoiera, arumanera, asturiera, galiziera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Errumaniera hizkuntza latindarra izanik, hizkuntza eslaviarrez inguraturik dagoela esan daiteke. Adituen ustez, errumaniera Dazia konkistatu eta erromatartu zuen armada erromatarreko gudarien eta haiekin bertara joan ziren kolonoen ondorengoen hizkuntza da.

XIX. mendearen amaieran errumaniera estandarraren alde lan sakona egiten hasi ziren hainbat aditu, eta, besteak beste, Hizkuntza Akademia sortu zuten, 1881ean. Ordutik hona Akademiak bideratu du errumaniera-estandarra.

Itxi