Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Didoera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )
Didoera hizkuntzan Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako hego-mendebaldean hitz egiten da (ikus 12. mapa), Tsunta eskualdean (Kolga eta beste 2001), hain zuen. Didoeraz tsez deizen zaie herritarrei, eta tseios mits hizkuntzari. Nazioartean hainbat izen erabiltzen dira: dido, tsez, didoi, cez, tsezy, tsuntin eta abar.

Didoera-hiztunak 8.000 inguru dira, baina bost hizkuntzaki erabiltzen dituzte eguneroko bizitzan. Halere, hezkuntzan eta administrazioan avarera eta errusiera dira nagusi. Hizkuntza horiez gain, arabieraz eta georgieraz dakiten tseztarrak ere ugari dira, lehena erlijio-kontuengatik, eta bigarrena, auzokoak direlako, tseztarren eskualdea Georgiaren mugan baitago (Morózova eta Yéschenko 1999).

Azken urteetan tseztarrak beren hizkuntzaren alde ageri dira, eta hezkuntzan erabiltzea nahi dute. 1993an argitaratu zen lehen testua didoeraz.

Didoera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi