Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Dargvera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Dargvera Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko Dagestan Errepublikako hizkuntza koofizialetako bat da, errusiera, avarera, nogaiera, kumykera, lakera, tabassaranera eta lezgierarekin batera (Morózova eta Yéschenko 1999). Dagestanen barruan hegoaldeko inguru menditsuetan bizi dira (ikus 12. mapa): Akushin, Dajadaied, Kajtag, Levashin eta Sergokalin eskualdeetan. Bertan gehiengoa ez badira ere, badira dargvera-hiztunak Adul, Buinak, Kaikent eta Lenin eskualdeetan.

Dargveraz dargan mez deitzen zaio hizkuntzari. Nazioartean, berriz, dargva, dargwa, dargin, dargintsy eta khiurkilinskii izenak erabiltzen dira. XX. mendearen hasieran alfabeto arabiarra hasi ziren erabiltzen idazteko, baina gaur egun alfabeto zirilikoa darabilte.

Dargvera-hiztunak 370.000 inguru dira. Dagestaneko Errepublikako hizkuntza koofizialetako bat den arren, errusiera da hezkuntzan eta administrazioan gehien erabiltzen dena. Dargverak badu sarrera arlo horietan, baina apala.

Dargvera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lako-dargic azpitaldekoa, khaidakera, lakera eta kubatxierarekin batera.

Itxi