Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Daniera
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>

Daniera Danimarkako hizkuntza da. Daniera hizkuntza indoeuroparra da, germaniar adarrekoa, iparreko azpitaldekoa, faroeera, islandiera, norvegiera eta suedierarekin batera.

Daniera Danimarka osoko hizkuntza ofiziala da, baina Faroe uharteetan eta Groelandian faroeera eta groelandiera edo inuitera ere ofizialak dira. Guztira, gutxi gorabehera, bost milioi lagunek hitz egiten dute danieraz. Danimarkatik kanpo, aipagarria da Alemanian bizi den 40.000 inguruko hiztun-kopurua, Schleswig izeneko eskualdearen hegoaldean, mugatik hur.

Hizkuntza Danimarkan ofiziala izanik, hezkuntzan, administrazioan eta gaineko arlo publiko guztietan erabiltzen da.

Alemaniako Schleswig eskualdean 50 eskolatan irakasten da danieraz; 5.000 haur inguru ari dira Lehen Hezkuntzan eta 2.000 inguru haurtzaindegietan. Flensborg Avis izeneko egunkaria ere argitaratzen da eskualde horretan (6.000 ale egunero), eta irrati-saioak ere badira hizkuntza horretan.

Danieraz dansk deitzen zaio hizkuntzari, baina nazioartean erabiltzen den terminoa ingelesezko danish da.

Itxi