Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Chamalalera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )
Chamalaleraz Errusiar Federakundeko Kaukasoko Dagestan Errepublikako Tsumada eskualdeko hamabiren bat herritan hitz egiten da (ikus 12. mapa), eta Txetxeniako Kvakhi herrian ere bai. Chamalaleraz chamalaldub mitchtch esaten zaio hizkuntzari, eta chamalaldu herritarrei. Nazioartean, chamalal, camalal eta chamalin izenak erabiltzen dira. Chamalaldarrak guztira 5.000 inguru dira (Grimes 2005). Ez dute beren hizkuntzan idazten, administrazioko eta hezkuntzako zereginetarako avarera eta errusiera darabiltzatelako. Badirudi hizkuntza galtzen ari dela apurka-apurka, gazteen %30-50k soilik hitz egiten du eta.

Chamalalera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi