Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Budukhera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Budukheraz Kaukasoko hegoaldean hitz egiten da, Azerbaijaneko ipar-ekialdean, Quba izeneko eskualdean; besteak beste, Budukh edo Budad izeneko herrian.

Budukheraz budad mez deitzen diote hizkuntzari (Kolga eta beste 2001). Nazioartean, budukh, budux, bukukhi eta budugi esaten zaio.

Gutxi gorabehera, 1.000 inguru dira hiztunak, eta hizkuntza egoera larrian dago, beste arrazoi batzuen artean, ez delako administrazioko arloan erabiltzen. Gainera, budukhera ospea galtzen ari da budukhtarren artean (Kolga eta beste 2001). Budukheraz ez da idazten. Hezkuntzan eta administrazioan azerbaijanera erabiltzen dute.

Budukhera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lezgic azpitaldekoa, aghulera, archiera, khinalughera, krytsera, lezgiera, rutulera, tabasaranera, tsakhurera eta udierarekin batera.

Itxi