Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Botlikhera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Botlikheraz Errusiar Federakundeko Kaukasoko Dagestan Errepublikako ekialdeko Botlikh eskualdean mintzatzen dira, Botlikh eta Kilu herrietan (Kolga eta beste 2001), Txetxeniako mugatik gertu (ikus 12. mapa).

Botlikheraz buihadalji mitshtshi deritzo hizkuntzari, eta buihalji herritarrei. Nazioartean hizkuntza izendatzeko forma hedatuenak botlikh eta botlix dira.

Dirudienez, 3.000 lagun inguruk hitz egiten dute botlikheraz. Alabaina, ez dago erroldako daturik, eta zaila omen da kopuru zehatza jakitea.

Botlikherak ez du ofizialtasunik, eta, beraz, ez da ez hezkuntzan ez administrazioan erabiltzen. Zeregin horietarako errusiera eta avarera dira nagusi. Botlikhera, antza denez, etxeko hizkuntza bihurtu da, eta egoera larrian dago etorkizunari aurre egiteko.

Botlikhera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi