Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Bosniera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Bosniera Bosnia-Herzegovinako hizkuntzari deritzo. Orain dela gutxi arte, bosniera, kroaziera eta serbiera hizkuntza bakartzat hartu izan dira, baina hiru estatuak beregainak direnetik bakoitzak bere aldaera hizkuntza ofizialtzat aldarrikatu du. Bosniera hizkuntza indoeuroparra da, eslaviar adarrekoa, hain zuzen. Hizkuntza eslaviarrak Europan erabiltzen dira, batez ere. Horietako batzuk hauek dira: bielorrusiera, bosniera, bulgariera, errusiera, eslovakiera, kashubiera, kroaziera, mazedoniera, poloniera, pomakera, rutheniera, serbiera, sorbiera, txekiera eta ukrainera.

Bosniera hizkuntzak lau milioi hiztun ditu Bosnia-Herzegovinan. Idazteko, alfabeto zirilikoa darabilte.

Itxi