Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Bezhtera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )
Bezhteraz Errusiar Federakundeko Kaukasoko Dagestan Errepublikako Tsunta eskualdeko Bezhta, Tljadali eta Hoshal-Hota herrietan hitz egiten da (ikus 12. mapa), inguru menditsuan (Kolga eta beste 2001). Guztira, 3.000 inguru lagun dira hizkuntza hori dakitenak. Hizkuntza honi, nazioartean, bezhta, bezhita, bezheta, bezhti, bexita, bechitin, kapucha, kupuca eta kapuchin deitzen zaio; autoglotonimoa, berriz, bezhkalas mits da. Bezhtera ez da idazten, eta ez da hezkuntzan erabiltzen. Ofizialtasunik ere ez dauka. Administrazioan eta hezkuntzan avarera erabiltzen da, edo, bestela, errusiera. Edozelan ere, badira bezhtera idaztearen aldeko ekimenak ere (Mozórova eta Yéschenko 1999).

Bezhtera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi