Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Batsera
Familia: Ipar-ekialdekoa (nakh edo veinakh azpitaldekoa) ( Kaukasoar hizkuntzak )
Batsera hizkuntzan Georgiako ekialdean hitz egiten da, Kakhetia lautadako Zemo-Alvani herrian, alegia. Guztira 2.500-3.000 inguru dira hiztunak, Zemo-Alvani herriko biztanleen erdiak, gutxi gorabehera (Kolga eta beste 2001). Batseraz batsba motjiti (‘batsba hizkuntza’) esaten zaio hizkuntzari, eta batsba nah (‘batsba herritarrak’) herritarrei (Kolga eta beste 2001). Nazioartean bats, batsbi eta batsi dira hizkuntza izendatzeko izen erabilienak. Batserak ez du inolako ofizialtasun-mailarik, georgiera baita estatuko hizkuntza ofizial bakarra. Ondorioz, ez da hezkuntzan erabiltzen, ezta administrazioan ere. Gainera, idatzi ere ez da egiten, eta hizkuntza oso egoera larrian da, desagertzeko zorian.

Batsera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdekoa, veinakh edo nakh azpitaldekoa, ingushera eta txetxenierarekin batera.

Itxi