Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Avarera
Familia: Ipar-ekialdekoa (nakh edo veinakh azpitaldekoa) ( Kaukasoar hizkuntzak )
Avarera hizkuntza Errusiar Federakundeko Ipar Kaukasoko hizkuntzarik zabalduenetakoa eta irauteko aukera handia duenetakoa da, Dagestan Errepublikako hizkuntza koofiziala da-eta (ikus 12. mapa). Nazioartean avar deitzen zaio, baina avareraz avar matsi edo magarul matsi da. Halere, munduan zehar inoiz kvanada eta kvanadin hitzak ere erabili izan dira hizkuntza hori izendatzeko. Hiztunak 600.000tik gora dira eta hainbat eskualdetan gehiengoa osatzen dute. Tradizio idatzia duen hizkuntza da, XV. mendetik idatzi egiten baita. Hasieran alfabeto arabiarraz baliatu ziren, baina XX. mendearen hasieratik alfabeto zirilikoa erabiltzen dute. Hezkuntzako hizkuntza da eta administrazioan ere erabiltzen da.

Avarera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi