Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Assyriera
Familia: Hizkuntza semtarrak
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>
Hizkuntza hau milioi bat lagun inguruk erabiltzen dute Iranen, Iraken, Sirian, Turkian, Georgian eta Armenian (Price 2000). Azken estatu bi horietan, hiruna mila hiztun bizi dira (Grimes 2005). Munduan zehar barreiaturik bizi direnak ere asko ei dira. Nolanahi ere, oso zaila da hizkuntza horretan zenbatek dakiten zehaztea. Badirudi jatorriz arameeraren aldaera izan zela, baina gaur hizkuntza beregaintzat jo daitekeela. Edozelan ere, badirudi egoera larrian dela, gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa eteten ari delako, eta ez duelako inon ere inolako babesik.

Assyriera Europan hitz egiten den hizkuntza semitiko edo semtar bakarrenetakoa da. Assyriera hizkuntza semitikoa edo semtarra da, arameera, maltera eta Zipreko arabierarekin batera.

Itxi