Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Arvanitea
Familia: Albaniarrak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Arvanite izena Greziako iparraldean bizi diren albaniarrek erabiltzen duten hizkuntza izendatzeko era da (Price 2000). Oro har, albanieraren aldaera dela onartzen da. Greziako gobernuak ez die inolako hizkuntza-eskubiderik onartzen, eta, beraz, ez da ez hezkuntzan ez administrazioan erabiltzen. UNESCOrentzat eginiko Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenean, hizkuntza hau ‘arrisku larrian’ dagoela esaten da.
Itxi