Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Archiera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )
Archiera hizkuntza arrisku larrian dagoenetako bat da. Gutxi gorabehera 1.000 hiztun dituen hizkuntza hau Errusiar Federakundeko Dagestan Errepublikako Charodin lurraldeko zortzi herritan erabiltzen da, Kaukasoko mendialdean (ikus 12. mapa). Bertan, hizkuntza hau ez da inoiz ere hezkuntzan erabili, horretarako avarera eta errusiera ezarri zaielako hango biztanleei. Ez du sekula ofizialtasunik izan.

Architarrak oso lurralde menditsu eta klima gogorrekoan bizi diren arren, azken urteetako kaletartzeak gogor eragin dio bizimodu tradizionalari eta beren hizkuntzaren erabilerari.

Beren hizkuntzan ashatten chat deritzote hizkuntzari. Nazioartean archi, archin eta archintsy dira izendapen zabalduenak, Archi herriaren izenetik hartuak.

Archiera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lezgic azpitaldekoa, aghulera, budukhera, khinalughera, krytsera, lezgiera, rutulera, tabasaranera, tsakhurera eta udierarekin batera.

Itxi