Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Arameera
Familia: Hizkuntza semtarrak
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>
Arameera hizkuntzaren jatorria Asiako Ekialde Hurbilean dago, gaur egungo Israelen inguruan. Alabaina, arameera-hiztunak beren lurraldetik egotziak izan ziren eta gaur egun sakabanatuta bizi dira munduan zehar, batez ere Sirian, Iraken, Turkian eta Iranen. Europako hizkuntzen artean sartu dugu, Armenian eta Georgian hiztunak badirelako eta talde sendoak osatzen dituztelako. Oso antzinako hizkuntza da. Biblia Zaharreko zenbait pasarte hizkuntza honetan daude idatzita. Kontuan izan Jesukristok erabili zituen hizkuntzetako bat ere badela. Horregatik, antzinatean idazkera berezia zuen, hebraierak zuenaren antzekoa. Gainera, hizkuntza horrekin eta arabierarekin antz handia du, hizkuntzalarien iritziz, behintzat. Dirudienez, izena Noeren iloba izandako Aram gizakiaren izenetik datorkio, hark hizkuntza honetan hitz egiten zuelako.

Hizkuntza honen egoera oso larria da: batetik, lurralderik ez duelako, eta bestetik, ofizialtasunari dagokionez inongo estaturen babesik ez duelako.

Nazioartean aramaic eta chaldaic izenak erabiltzen dira hizkuntza hau izendatzeko.

Arameera hizkuntza semitikoa edo semtarra da. Gutxi dira Europan hizkuntza semtarrak, baina zenbait badira: arameera, maltera, assyriera eta Zipreko arabiera.

Itxi