Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Akhwakhera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Akhwakh hizkuntzan Errusiar Federakundeko Dagestan Errepublikako hego-mendebaleko inguru menditsuan mintzatzen dira, Akhwakh eta Shamil lurraldeetan (ikus 12. mapa); eta Azerbaijaneko iparraldeko Zakhatal lurraldean ere bai, Akhvakh-Dere izeneko herrian. Guztira, 5.000 lagun inguruk hitz egiten dute (Kolga eta beste 2001). Edozelan ere, hiztun-kopuru hori 1967ko erroldakoa da.

Akhwakh hizkuntzan herritarrei ashvado deritze, eta hizkuntzari ashvali mitsi (Morózova eta Yéschenko 1999). Euskaraz akhwakh edo akhwakhera deitzen da hizkuntza, eta nazioartean gero eta gehiago erabiltzen da akhwakh izena hizkuntza hori izendatzeko, axvax ere inoiz erabiltzen den arren (kontuan izan nazioartean ‘x’ eta ‘kh’ letrak fonema bera adierazteko erabiltzen direla, gaztelaniaz ‘j’ren bidez adierazten dena).

Hizkuntza horrek ez du inolako ofizialtasunik, eta ez da irakaskuntzan erabiltzen. Hiztunek idatzi ere ez dute egiten. Irakaskuntzan errusiera eta avarera (Dagestan Errepublikako hizkuntza koofizialetako bat) erabiltzen dituzte.

Antza denez, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bertako ohiturak eta bizimodua galtzen ari dira, eta bizimodu errusiarra hedatzen. Hizkuntza bera ere galtzeko arriskuan da (Kolga eta beste 2001).

Akhwakhera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera, khvarshiera eta tindierarekin batera.

Itxi