Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Aghulera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Aghulera hizkuntzan –askotan agulera ere izendatua– Ipar Kaukason hitz egiten da, Errusiar Federakundeko Dagestan Errepublikan, lau mendilerrok inguratzen duten haran batean, alegia (ikus 12. mapa). Lurraldea menditsua da, eta bertara heltzeko bideak ez dira batere errazak.

Aghuldarrek aghul chal deitzen diote beren hizkuntzari, eta munduan zehar aghul, agul, aghulshuy edo aguly izenak erabiltzen dira. Gaur egun 18.000 inguru dira aghuldarrak, 1989ko erroldaren arabera (Kolga eta beste 2001).

Orain arte aghulera ez da hezkuntzan erabili, horretarako errusiera erabili baitute. Horregatik, aghuldarren %70ek ondo daki errusieraz. Hizkuntza horiez gain, auzokoen hizkuntzetan ere badakite: azerbaijaneraz, lazeraz eta tabassaneraz ere badakite. Alabaina, gaur egun, aghuleraz idazten da, eta Lehen Hezkuntzan erabiltzen hasi dira. Orain dela urte batzuk ‘Ajsrar’ (‘egunsentia’) izeneko lehen poema-liburua inprimatu zen aghuleraz (Morózova eta Yéschenko 1999).

Aghulera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lezgic azpitaldekoa, archiera, budukhera, khinalughera, krytsera, lezgiera, rutulera, tabasaranera, tsakhurera eta udierarekin batera.

Itxi