Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Zinbriera
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Zinbrieraz Italiako Trentoko hegoaldeko Giazza, Roana, Lusern eta Tredici Communi izeneko herrietan hitz egiten da. Guztira, 2.300 lagunek hitz egiten ei dute.
UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenaren arabera, ‘arriskuan’ dago zinbriera (Salminen 1999), oso ume gutxik ikasten dutelako. Nazioartean cimbrian, tzimbro eta zimbrisch deritzo.

Zinbriera hizkuntza indoeuroparra da, germaniar azpitaldekoa, alemana, alsaziera, daniera, faroeera, franciquera, frisiera, ingelesa, islandiera, luxenburgera, mochenoa, nederlandera, norvegiera, scotsera, suediera, yiddisha eta walseerarekin batera. Hizkuntza germaniarren artean mendebaldeko azpitaldean sartzen da, alemana, alsaziera, franciquera, frisiera, ingelesa, luxenburgera, mochenoa, nederlandera, scotsera, yiddisha eta walserarekin. Gainera, askoren iritziz, alsaziera, franciquera, luxenburgera, mochenoa, walsera eta zinbriera alemanaren dialektoak baino ez dira.

Itxi