Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Ziprera
Familia: Hizkuntza semtarrak
Zipreraz edo Zipreko arabieraz Zipre uhartean hitz egiten da, grezierarekin batera. Alabaina, zipreraz Zipreko iparraldeko herri batzuetan baino ez da hitz egiten, eta zipreraz dakitenek grezieraz ere badakite.

Wurmek (2001) ziprera arrisku larrian dagoela dio. Beste horrenbeste dio Salminek UNESCOk agindutako Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenean, oso ume gutxik ikasten dutelako, eta horiek grezieraz ere badakitelako.

Ziprera hizkuntza semitiko edo semtarra da. Europan lau dira hizkuntza semtarrak: arameera, assiriera, maltera eta ziprera.

Itxi