Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Walserera
Familia: Germaniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Walseraz Italian, Suitzan, Austrian eta Liechtensteinen hitz egiten da. Guztira, 22.700 hiztun ditu (Grimes 2005). Suitzan, 10.000 dira hiztunak, eta 26 kantoietan hitz egiten da; Austrian, 8.000 dira hiztunak, eta 14 komunitatetan bizi dira; Italian, 3.400 dira hiztunak, eta 9 komunitatetan bizi dira; eta Liechnsteinen, 1.300 dira hiztunak, eta kantoi bakarrean bizi dira.

Aditu batzuen ustez, alemanaren aldaera baino ez da (Moreno Cabrera 2003), baina, beste batzuen arabera, hizkuntza beregaina da (Grimes 2005). Nazioartean walser edo walscher deitzen zaio hizkuntzari.

Walser hizkuntza indoeuroparra da, germaniar azpitaldekoa, alemana, alsaziera, daniera, faroeera, franciquera, frisiera, ingelesa, islandiera, luxenburgera, mochenoa, nederlandera, norvegiera, scotsera, suediera, yiddisha, eta zinbrierarekin batera. Hizkuntza germaniarren artean mendebaldeko azpitaldean sartzen da, alemana, alsaziera, franciquera, frisiera, ingelesa, luxenburgera, mochenoa, nederlandera, scotsera, yiddisha eta zinbrierarekin. Hala ere, askoren iritziz, alsaziera, franciquera, luxenburgera, mochenoa, walsera eta zinbriera alemanaren dialektoak baino ez dira.

Itxi