Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Walloon
Familia: Latindar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Wallon Belgikako hegoaldean hitz egiten den hizkuntza latindarra da (ikus 6.mapa). Wallonen osasuna, hiztun kopurua kontuan hartuta, XX. mende hasiera arte ona izan bada ere,  1930-1960 hamarkadetan  transmisioa neurri handi baten eten zen: gaur hiztun kopurua biztanleriaren % 35-45  da eta gazteen artean %10 baino ez dira hizkuntza hau erabiltzen dutenak.

Wallon sustatzeko ahaleginak egin badira ere, gaur egun arte ez da hizkuntzaren estandarizaziorik lortu, nahiz eta hizkuntzaren talde sustatzaileek ildo horretatik ahaleginak egin dituzten (Li Ranteule 2005).

Wallon hizkuntza indoeuroparra da, latindar adarrekoa, frantsesa, aragoiera, arumanera, asturiera,galiziera, gaztelera, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala.

Itxi