Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Urumera
Familia: Turkiar hizkuntzak ( Altaitarrak )
Urumera-hiztunak Georgian eta Ukrainan bizi dira (Grimes 2005). Ukrainara 1778an heldu ziren, Krimeatik, Errusiako tsarrak hala aginduta. Izatez, etnikoki greziarrak ei dira, baina haien hizkuntza turkiarra da. Hizkuntza, antza denez, tatarrera, karaimera, gagauzera eta turkieraren antzekoa da, edo, beste hitz batzuekin esanda, talde horretakoa da. Ukrainako Donetsk eskualdean bizi dira, bereziki beraiek sortu eta eraikitako 49 herritan. Guztira 60.000 inguru dira (Garkavets 2002).

Urumera ez da eskoletan erabiltzen, baina azken urteotan beren kulturaren eta hizkuntzaren alde ari dira urumdarrak.

Georgian 97.000 inguru dira urumdarrak, Grimesen (2005) arabera.

Edozelan ere, oso informazio gutxi bil daiteke hizkuntza honi buruz, askotan ikertzaileek ez dutelako kontuan hartzen.

Urumera hizkuntza altaitarra da, turkiar adarrekoa. Europan hainbat dira hizkuntza turkiarrak; hala nola, azerbaijanera, balkarera, bashkirera, chuvashera, gagauzera, karachayera, karaimera, kazakhera, kumykera, nogaiera, tatarrera, turkiera eta urumera.

Itxi