Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Ukrainera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )

Ukraineraz Ukrainan hitz egiten da eta, serbieraz, errusieraz eta bulgarieraz bezala, alfabeto zirilikoa erabiltzen da hizkuntza hau idazteko. Hizkuntza honek, bilorrusierak bezala, antzekotasun handia dauka errusierarekin, Ukraina Errusiaren menpe egon zelako. Gaur egun, hizkuntza ofiziala da Ukrainan, eta Errumanian ere hitz egiten da (Amarauna, 2005, 2003).

Ukrainera hizkuntza indoeuroparra da, eslaviar adarrekoa, hain zuzen. Hizkuntza eslaviarrak Europan hitz egiten dira, batez ere. Hauek dira horietako batzuk: bielorrusiera, bosniera, bulgariera, errusiera, eslovakiera, kashubiera, kroaziera, mazedoniera, poloniera, pomakera, rutheniera, serbiera, sorbiera, txekiera eta ukrainera.

Itxi