Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Txekiera
Familia: Eslaviar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Hizkuntzen datu-bilketa: Inkesta ikusi >>
Txekiera Txekiako hizkuntza ofiziala da. Bertan, hamar milioi lagunek hitz egiten dute txekieraz. Inguruko estatuetan badira hiztun gehiago; bereziki, Eslovakian.

Txekiako hizkuntza ofiziala izanik, jarduera publikoko arlo guztietan erabiltzen da; hala nola, hezkuntzan, hedabideetan, justizian eta merkataritzan.

Txekieraz hizkuntzaren autoglotonimoa cesky da (del Moral 2002). Ingelesek, ostera, czech deitzen diote txekierari; tchèque frantsesek; tschchisch alemanek; eta checo espainiarrek. Inoiz cestina hitza ere erabiltzen da, txekiera izendatzeko.

Txekiera idatzia XIV. mendean jaio zen. Halere, gaurko txekierari buruzko ikerketak XIX. mendearen hasieran piztu ziren, eta gaur egun alfabeto latindarra erabiltzen dute. Aldaera estandarra duen arren, eta Estatuaren administrazio- eta hezkuntza-mailan horixe erabiltzen den arren, tokian tokiko herri-administrazioetan bertako aldaerak nagusitu dira, baita idazteko ere.

Txekiera hizkuntza indoeuroparra da, eslaviar adarrekoa, hain zuzen. Hizkuntza eslaviarrak Europan hitz egiten dira, batez ere. Hauek dira horietako batzuk: bielorrusiera, bosniera, bulgariera, errusiera, eslovakiera, kashubiera, kroaziera, mazedoniera, poloniera, pomakera, rutheniera, serbiera, sorbiera, txekiera eta ukrainera.

Itxi