Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Ubykhera
Familia: Ipar-mendebaldekoa ( Kaukasoar hizkuntzak )
Ubykheraz edo ubikheraz hitz egiten zuen azken laguna, Tefvik Esenc jauna, 1992an hil zen, Turkian. Hark idatzi zuen bere hilarrian idazteko testua: ‘Hemen datza Tefvik Esenc’. Hura izan zen herritarrek ubykh deitutako hizkuntzan hitz egiteko gai izan zen azken laguna’ (Nettle eta Romaine 2000).

Ubykhtarren historia latza izan da. Errusiako tsarrek Ipar Kaukaso menderatu zutenean, 1864. urtean, ubykhtar guztiek, abkhaztar askok eta abaztar ugarik alde egin behar izan zuten Ipar Kaukasotik Turkiara. Gaur egun, haien ondorengoak milioitik gora direla uste da, baina askok eta askok beren hizkuntza galdu dute, ubykhtarren ondorengoak diren aldetik.

Ipar Kaukasoko beren lurraldetik egotzita, apurka-apurka beren kultura eta hizkuntza galduz joan ziren, hizkuntza hil den arte.

Ubykhera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-mendebalde azpitaldekoa, abazera, abkhazera, adyghera eta kabardierarekin batera.

Itxi