Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Turkiera
Familia: Turkiar hizkuntzak ( Altaitarrak )
Turkieraz Turkiako Europako aldean, Istanbul hiriaren inguruan, mintzatzen dira, eta bertako hizkuntza ofiziala da, Turkia osoan gertatzen den legez. Horrez gain, Europan Zipre uharteko iparreko alde bateko hizkuntza ofiziala ere bada (180.000 hiztun). Gainera, badira turkiera-hiztungoak Balkanetako hainbat estatutan; hala nola, Bulgariako hego eta ekialdeko eskualdeetan zehar (900.000 hiztun), Greziako Thrazia eta Aegean eskualdeetan (100.000), Mazedonian (100.000) edo Errumanian (23.000).

Turkiera Turkian eta Zipreko iparraldean hizkuntza ofiziala izanik, jarduera publikoko arlo guztietan erabiltzen da lurralde horietan. Bestalde, Bulgariako zenbait eskualdetan ere badu babesa eta ofizialtasun-estatusa, bulgarierarekin batera.

Turkiera hizkuntza altaitarra da, turkiar adarrekoa. Europan hainbat dira hizkuntza turkiarrak; hala nola, azerbaijanera, balkarera, bashkirera, chuvashera, gagauzera, karachayera, karaimera, kazakhera, kumykera, nogaiera, tatarrera, turkiera eta urumera. Hizkuntza horietako asko eta asko Inperio Otomandarra XVI. mendean Europara zabaldu zenean iritsi ziren.

Itxi