Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Tsakoniera
Familia: Greziarrak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Tsakonieraz Greziako Peloponesusen ekialdeko itsasertzean mintzatzen dira, Kastanitsa, Sitena, Leonidi, Prastos, Pramatefti, Sapounakeika, Tyros, Melana eta Korakovunio herrixketan. Hiztun asko artzainak dira, eta, gutxi gorabehera, guztira, 1.200 lagunek erabiltzen dute.

Grimesen (2005) arabera, tsakoniera hiztunek eta greziera-hiztunek ez dute elkar ulertzen, eta horrenbestez, hizkuntza beregainak dira. Gainera, badirudi tsakoniera antzinako espartarrek hitz egiten zuten hizkuntzaren ondorengoa dela.

Ez du inolako babesik, eta umeak eta gazteak grezieraz ikasten dute haurtzaindegietan eta eskolan. Horregatik, hizkuntza egoera larrian dago. UNESCOrentzat eginiko Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria (Salminen, Tapani (2005, 1999)) izeneko txostenean, tsakoniera ‘arrisku larrian’ dagoela esaten da, umeek ikasten duten arren, eskolara hasten direnean erabiltzeari uzten diotelako.

Nazioartean tsakonian eta tsakonia deritzo. Gaztelaniaz tsakonio deitzen zaio (Moreno Cabrera 2003).

Hizkuntza hau indoeuroparra da, greziar adarrekoa.

Itxi