Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Tsakhurera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )
Tsakhureraz Ipar Kaukasoko Errusiar Federakundeko Dagestan Errepublikan eta Hego Kaukasoko Azerbaijanen hitz egiten da, lurralde horien arteko muga menditsuaren alde bietan (ikus 12.mapa). Azerbaijaneko hamaika herritan bizi dira tsakhurtarrak, eta Dagestaneko hamabi herritan; horietako handienetako bat Tsakhur izenekoa da, lezgiera hizkuntzaren arabera. Azerbaijaneko herrietan beste etnia batzuetako herritarrekin batera bizi dira (Kolga eta beste 2001).

Tsakhureraz tsakhurtar herritarrari iyhjby deritze, eta beren hizkuntzari tshajhna miz esaten diote. Nazioartean, tsakhurera tsakhur izena erabiltzen da batez ere; alabaina, tsaxur, caxur eta tsakhury izenak ere ageri dira.

Errusian eginiko 1989ko erroldaren arabera, 6.500 dira tsakhurtarrak Dagestanen, eta 13.300 Azerbaijanen.

Antza denez, 1935-1938 urteen bitartean tsakhurera eskolan erabili zen, baina gero, azerbaijanerak eta errusierak ordezkatu zuten. Gaur egun, tsakhurera apurka-apurka eskolan sartzen ari dira (Morózova eta Yéschenko 1999), eta orain dela gutxi lehen alfabetoa argitaratu da. Lurraldean hain bakartuta bizi direnez, badirudi tsakhurera hizkuntzaren egoera, gerora begira, ez dela oso larria.

Tsakhurera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko lezgic azpitaldekoa, aghulera, archiera, budukhera, khinalughera, krytsera, lezgiera, rutulera, tabasaranera eta udierarekin batera.

Itxi