Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Turkmenera
Familia: Turkiar hizkuntzak ( Altaitarrak )
Turkmenera-hiztunak batez ere Errusiar Federakundeko Asiako Turkmenistan Errepublikan bizi dira (lau milioi inguru), baina badira Errusiar Federakundeko Europako Stavropol eskualdean bizi direnak ere (ikus 11. mapa), Kaukasoren iparrean. Stavropol eskualdean 15.000 hiztun inguru daude.

Ikertzaile batzuek Asiako hizkuntzatzat jotzen dute, Stavropoleko turkmendarrek –ikertzaile haien ustez– hizkuntza galdu egin dutelako (Grimes, 2005). Edozelan ere, Kolgak (2001) Europako Stavropolen hizkuntzak bizirik dirauela dio.

Itxi