Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Tindiera
Familia: Ipar-ekialdekoa (dagestandarra) ( Kaukasoar hizkuntzak )

Tinditarrek idarab mitstsi (‘Idar herriko hizkuntza’) deitzen diote tindieraz beren hizkuntzari (Morózova eta Yéschenko, 1999). Nazioartean erabiltzen den tindi izena tinditarrak bizi diren Tindi izeneko herritik datorkigu; horren izena tindieraz Idar da (Kolga eta beste, 2001).

Tindiera-hiztunak Ipar Kaukasoko Errusiar Federakundeko Dagestan Errepublikan bizi dira, hegoaldeko ipar-mendebaldeko eskualde menditsuko bost herritan (ikus 12. mapa): Tindi (Idar, tindieraz), Angida (Angia, tindieraz), Aknada (Agjinachi), Echeda (Echeii) eta Tissi (Issi edo Milchi).

Tinditarrak 5.000 inguru dira (Grimes, 2000). Tindiera ez da ez hezkuntzan ez administrazioan erabiltzen. Tindiera etxean erabiltzen den arren, badirudi arrisku handia dagoela avarera hizkuntzak irensteko (Kolga eta beste, 2001).

Tindiera hizkuntza kaukasiarra da, ipar-ekialdeko edo dagestandar azpitaldeko avaro-ando-tsezic azpitaldekoa, akhvakhera, andiera, avarera, bagulalera, bezhtera, botlikhera, chamalalera, didoera, godoberiera, hinukhera, hunzibera, karatera eta khvarshierarekin batera.

Itxi