Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Tatera
Familia: Iraniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Tatera-hiztunak Hego Kaukasoko Azerbaijaneko ipar-ekialdean bizi dira, Transkaukaso deitzen den eskualdean, Kaspiar Itsasoaren itsasbazterrean (ikus 9. mapa). Eskualde horretan azerbaijandarrekin batera bizi dira (Kolga eta beste 2001). Iranen era badira tatera-hiztunak; 40.000 inguru, hain zuzen. Horietatik erdiak musulmanak dira eta beste erdiak juduak (Price 2000). Halere, badira Iranen ia 300.000 direla diotenak ere (Kolga eta beste 2001). Kontuan izan behar dugu oso zaila dela Iraneko hizkuntza gutxituetako hiztunak zenbat diren jakitea, bertako agintariek Iranen gutxiengorik dagoenik ukatzen dute-eta.

Azerbaijaneko tatarrei dagokienez, 30.000 inguru dira (Kolga eta beste 2001). Tat izena, nazioartean erabiltzen dena, jatorriz turkiarrek erabilitakoa da, turkiarrak ez direnak adierazteko.

Azerbaijanen taterak ez du inolako ofizialtasun-mailarik, eta hezkuntzan azerbaijanerak baino ez dauka lekurik. Hizkuntza egoera larrian dagoela esan daiteke.

Tatera hizkuntza indoeuroparra da, irandar adarrekoa. Hiru dira Europan hizkuntza irandarrak: ossetiera, talishera eta tatera.

Itxi