Munduko hizkuntzen amarauna
EUROPAKO HIZKUNTZAK

Talishera edo talyshera
Familia: Iraniar hizkuntzak ( Hizkuntza indoeuroparrak )
Talyshera Hego Kaukasoko Azerbaijaneko hizkuntzetako bat da, Kaspiar Itsasoaren itsasertzeko Iranekiko hego-ekialdeko mugako Lenkoran, Astarin, Lerik eta Massallin eskualdeetan mintzatzen dena. Asiako Iranen ere hitz egiten da talysheraz, ipar-ekialdean, Azerbaijaneko mugan.

Talyshera-hiztunei buruz datu kontrajarriak daude. Ikertzaile batzuen ustez, 100.000- 130.000 talyshtar bizi dira Azerbaijanen (Kolga eta beste 2001; Price 2000); beste batzuen ustez, ordea, 800.000 inguru dira (Grimes 2000); eta badira 600.000 direla diotenak ere. Iraneko talyshera-hiztunei buruzko informazioa urriagoa da, eta goiko egileetatik Grimesek baino ez du aipatzen milioi bat izan daitezkeela.

Talyshera Azerbaijanen laugarren ikasmailara arte irakasten da eskolan. Edozelan ere, eskolako erabilerari buruzko informazioa oso eskasa da.

Talyshtarrek talysheraz talush deitzen diote herritarrari, eta talyshon herritarrei.

Talyshera hizkuntza indoeuroparra da, irandar adarrekoa. Hiru dira Europan hizkuntza irandarrak: ossetiera, talishera eta tatera.

Itxi